AlArAzOgOlLrIg
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Errege Zain, 20
Donostia 20008
----------------------------------------
(+34) 943 22 46 01

Dokaren webgune zaharrean zaude. Informazio guztia webgune berrian dugu. Doka-antzokia.com
donostiako kafe antzokia
 

» Ongietorria

antzokia

Maiatzaren 11an (ostirala), Donostiako Kafe Antzokiak ateak ireki ditu. Euskara abiapuntu hartuta, aisialdia, ostalaritza eta era askotariko kultur emanaldiak bilduko dituen aretoa da. Bultzatzaileen asmoz, zuzeneko musika, diaporamak, liburu, CD edo eta filmen aurkezpenak, antzerkia, poesia irakurketak, bertsolariak, moda desfileak, e.a. egingo eta izango dira dokan, apurka tajutzen joango den programazioaren arabera.

Antiguako Errege Zain 20.enean dago kokatua doka ('Kandela' izenez ezagutzen zen aretoa zenekoan). Antiguan egoteak bere pisua izango du, auzoan txertatuko den egitasmoa izan nahi baitu. Ez hori bakarrik ordea. Bilbon, Durangon Ondarrun edo eta Elgetan antzeko esperientziak martxan dituzte eta haiei begira, inbidi sanoz, bultzatzaileen artean duela bi urte eta erdi tajutzen hasi zen ideia eta nahia, egia bihurtuko da. Hori bai, Donostian sortua, bere nortasunarekin, beste haien helburu eta espiritu antzekoak dira bultzatu nahi dituenak dokak, munduko edozein hizkuntza eta kulturei irekita egongo delarik.

Ostalaritza aldetik, ordutegi zabalena eskeiniko du, astean zehar zein aste buruetan eta hori ere, dokara datozenen eta auzotarren arteko hartueman eta bizikidetza txukun eta zintzoa izaten saiatzera bultzatzen gaitu hasera haseratik.

 
© doka 2007 Lege Oharra [ eu | es ] RSS Web Diseinua