Autorea ink

Beat, beat eta beat gehiago. INKen zainek inpultso elektronikoak isurtzen dituzte. Metal eta bonbo bikoitzaren iragan ilun baten ondoren, dantzalekuak ezagutzera eraman zuen errebelazio dantzaria izan zuen donostiar honek. Ordudanik, eguneko edozein unetan dantza erritmoetan mugituz doan erlijioa jarraitzen du INKek.

 



A little trip to Rio!

8
21 Aza '09 ink

Atzo hitzegin genuen Sorkunek gaur Plateruenan eman behar duen kontzertuaren inguruan. Eta ezin genuen asteburua igarotzen utzi nahi Zurak gaur Le Bukowskin [Egia auzoa, Donosti] eman behar duen kontzertuaren inguruan ezer esan gabe. Sería un delito!!! "Kiribil" bigarren diska iaz atera ondoren, experientzia eta kalitatez beteriko musikari hauek gure bazterretan ez ohikoak diren soinuak zabaltzen dituzte: Euskeraz egindako Bossa Nova, Funky, Rock eta Samba estiloen jorratze perfektua. Brasilera bidaia txiki bat egiteko aukera dugu beraz gaur arratsaldean Zuraren eskutik. Ni banoa!


Ahots berezi batetaz disfrutatu nahi?

1
20 Aza '09 ink

1996 urtean Kashbadek izen berberaz diska atera zuenetik, aparteko ahots berezi honetaz disfrutatzeko aukera izan dugu. Sorkun, gaur egun dugun berri onenetako bat dela esango nuke. Proiektu ezberdinetan egon da murgildua bere ibilbide artistikoan. Fermin Muguruza edo Vice Presidentesekin, diska eta kanta arrakastatsuak egin dituelarik. Eta bere ahots bakan honetaz berriz ere disfrutatzeko aukera dugu bihar Plateruena Kafe Antzokian [Durango]. Bere azken proiektua ari da zabaltzen Euskal Herriko areto ezberdinetan. Oinarri akustikoa duen emanaldia ari da aurkezten. Eta aipatzekoa da aspektu bisualari ematen dion garrantzia. Ikuslegoak elementu bisual berritzaileetaz disfrutatu ahal izango du. Epelak eta goxoak. Sorkunen ahotsa bezela.

U2 berriz ere Donostian...

2
19 Aza '09 ink

Ba bai, berriz ere etorri behar dute Donostiara. 2005eko Abuztuaren 9an egon ziren azken aldiz eta badirudi, 2010eko Irailaren 26ean bisitatuko gaituztela. Talde haundia dela edonork esan dezake, beraien ibilbideak horrela baieztatzen duelako. Eta poztekoa da gurera berriz ere etortzea.  Baina hausnarketa bat ere inplikatu dezake haien bisita honek gaur egungo krisis testuinguruan. Zenbat ekitaldi musikal egin daitezke megakontzertu bakar honek suposatuko duen gastu publikoarekin? Eta nolatan ezabatu daitezke Gaztemaniak bezalako kalitate eta aniztasuna jasotzen dituzten ekimenak eta U2 bezelako ekitaldi erraldoien aldeko apostua aldi berean egin? Administrazio Publikoen "apostu kulturalak" berizendatu beharko lirateke "apostu komertzialak"  izendapean. Etorkizuneko eredu kulturalak behar duen eztabaida eta hausnarketa egin dezagun. Bitartean, U2taz gozatu!

Desde el antes al después...

2
18 Aza '09 ink

Pues sí. Leía por ahí cosillas sobre los Cocteau Twins [Escotland] y recordé haber oido hablar sobre ellos en algun sitio y en algun momento. Buscar y encontrar, para eso está la red! Y tras escucharlos un rato, uno piensa en alto: joder! este disco tiene casi 20 años? Y después vuelvo a pensar: son como una especie de conexión entre el "antes" y el "después". Como una especie de eslabón que relaciona dos épocas distintas. Curioso y agradale escucharlos...


Kategoriak

Albisteak Muzik Emanaldiak Diskak Podcast

Autoreak

San Miguel bipolar bear ink dolfus le113 zizt! anabasa megustaserdj NiMu team

Tag

 
rss