Autorea ink

Beat, beat eta beat gehiago. INKen zainek inpultso elektronikoak isurtzen dituzte. Metal eta bonbo bikoitzaren iragan ilun baten ondoren, dantzalekuak ezagutzera eraman zuen errebelazio dantzaria izan zuen donostiar honek. Ordudanik, eguneko edozein unetan dantza erritmoetan mugituz doan erlijioa jarraitzen du INKek.

 



Brandymania

0
13 Abe '09 ink

La verdad es que estos chicos de Thee Brandy Hips cada vez lo hacen mejor. Y dará frutos si o si. Ayer lo hicieron regular en Altza junto a We Are Standard. Y si jugando regular ganas, pues imaginaros cuando empiecen a jugar buenos partidos... Cuestión de tiempo. Además, habrá algún cambio de integrante en breve de forma que un nuevo teclista aterrizará en el grupo en lugar de Carlos (guitarra). Estrenan nuevo formato en  la sala Mogambo junto a los actuales Cápsula. RockandRoll, Garaje, Powerpop,... La verdad es que puede ser una buena forma de empezar el nuevo año...

WAS again!

0
08 Abe '09 ink

Zubi ondorengo stress post traumatiko sakonak ekiditzeko formula egokia aurkitu dut. Lau eguneko deskantsua eduki ta gero, larunbat gauean We Are Standard edukiko dugu Altzako kulturetxean zuzenean gure animoa berpizteko. Yes!!! I'm happy! Donostiako Thee Brandy Hips eta Miguel Costas (Siniestro Total ohia) arituko dira hauekin. Sarrera 7 eurotan izango da eta Buenawista Prolleckziom´s eta Donostia Kultura dira ekitaldiko antolatzaileak. Indiea, Elektronika eta Rocka era bikainean uztarzten dakiten Getxoko mutil hauek edozein areto dantzan jartzeko gaitasun berezia dute. FIB bezelako festibaletako eskenatoki erraldoietan egon dira aurten eta EMA sarietan finalistak izan dira besteen artean. Gu han izango gara! Pase lo que pase!!! Let's dance!

Erregeak badatozela dirudi...

0
01 Abe '09 ink

Ba bai, internet ikuskatzen nebilen eta bingo! Plateruenan Urtarrilaren 5ean egingo den ekitaldia aurkitu dut nahigabe. Errege gau bezpera aukeratu dute Durangaldean Euskal Herriko naiz Bartzelonako tendentzia berrienak gau berean edukitzeko. Durandance deitzen den festa izango da zehazki. Bai bai, Delorean, The Requesters, Undo [Razzmatazz DJ] eta Kinki [Fever DJ]. Guztiak batera gau berean. Eromena izango da elementu amankomuna festa honetan. Ni behintzat erotzen hasia naiz jada...

Ostegunerako plan onena...

0
25 Aza '09 ink

Ostegun arratsalderako planik ez duzula? Badakit balioko dizun zerbait. Eta esan egingo dizut bai! Hondarribiko Psilocybenea aretoan, Azaroaren 26ean, atsaldeko 20:30tan eta 5 euroren truke, Soul estiloa modu ezinhobean egiten duen estatubatuar hau izango dugu. Mayer Howthorne da bere izena eta Osteguneko ekitaldirik interesgarriena da ziuraski. Ez dakit joan ahal izango dudan, horregatik, mesedez hurbildu zaitez zu eta kontatuko didazu beste egunen batean nolakoa izan den emanaldia...


Kategoriak

Albisteak Muzik Emanaldiak Diskak Podcast

Autoreak

San Miguel bipolar bear ink dolfus le113 zizt! anabasa megustaserdj NiMu team

Tag

 
rss