Ahots berezi batetaz disfrutatu nahi?
1
1996 urtean Kashbadek izen berberaz diska atera zuenetik, aparteko ahots berezi honetaz disfrutatzeko aukera izan dugu. Sorkun, gaur egun dugun berri onenetako bat dela esango nuke. Proiektu ezberdinetan egon da murgildua bere ibilbide artistikoan. Fermin Muguruza edo Vice Presidentesekin, diska eta kanta arrakastatsuak egin dituelarik. Eta bere ahots bakan honetaz berriz ere disfrutatzeko aukera dugu bihar Plateruena Kafe Antzokian [Durango]. Bere azken proiektua ari da zabaltzen Euskal Herriko areto ezberdinetan. Oinarri akustikoa duen emanaldia ari da aurkezten. Eta aipatzekoa da aspektu bisualari ematen dion garrantzia. Ikuslegoak elementu bisual berritzaileetaz disfrutatu ahal izango du. Epelak eta goxoak. Sorkunen ahotsa bezela.
SyncSeedCinia
Orain dela 4 aste
Thank You!