Erregeak badatozela dirudi...

0
01 Abe '09 ink

Ba bai, internet ikuskatzen nebilen eta bingo! Plateruenan Urtarrilaren 5ean egingo den ekitaldia aurkitu dut nahigabe. Errege gau bezpera aukeratu dute Durangaldean Euskal Herriko naiz Bartzelonako tendentzia berrienak gau berean edukitzeko. Durandance deitzen den festa izango da zehazki. Bai bai, Delorean, The Requesters, Undo [Razzmatazz DJ] eta Kinki [Fever DJ]. Guztiak batera gau berean. Eromena izango da elementu amankomuna festa honetan. Ni behintzat erotzen hasia naiz jada...

Ostegunerako plan onena...

0
25 Aza '09 ink

Ostegun arratsalderako planik ez duzula? Badakit balioko dizun zerbait. Eta esan egingo dizut bai! Hondarribiko Psilocybenea aretoan, Azaroaren 26ean, atsaldeko 20:30tan eta 5 euroren truke, Soul estiloa modu ezinhobean egiten duen estatubatuar hau izango dugu. Mayer Howthorne da bere izena eta Osteguneko ekitaldirik interesgarriena da ziuraski. Ez dakit joan ahal izango dudan, horregatik, mesedez hurbildu zaitez zu eta kontatuko didazu beste egunen batean nolakoa izan den emanaldia...

A little trip to Rio!

6
21 Aza '09 ink

Atzo hitzegin genuen Sorkunek gaur Plateruenan eman behar duen kontzertuaren inguruan. Eta ezin genuen asteburua igarotzen utzi nahi Zurak gaur Le Bukowskin [Egia auzoa, Donosti] eman behar duen kontzertuaren inguruan ezer esan gabe. Sería un delito!!! "Kiribil" bigarren diska iaz atera ondoren, experientzia eta kalitatez beteriko musikari hauek gure bazterretan ez ohikoak diren soinuak zabaltzen dituzte: Euskeraz egindako Bossa Nova, Funky, Rock eta Samba estiloen jorratze perfektua. Brasilera bidaia txiki bat egiteko aukera dugu beraz gaur arratsaldean Zuraren eskutik. Ni banoa!


Ahots berezi batetaz disfrutatu nahi?

0
20 Aza '09 ink

1996 urtean Kashbadek izen berberaz diska atera zuenetik, aparteko ahots berezi honetaz disfrutatzeko aukera izan dugu. Sorkun, gaur egun dugun berri onenetako bat dela esango nuke. Proiektu ezberdinetan egon da murgildua bere ibilbide artistikoan. Fermin Muguruza edo Vice Presidentesekin, diska eta kanta arrakastatsuak egin dituelarik. Eta bere ahots bakan honetaz berriz ere disfrutatzeko aukera dugu bihar Plateruena Kafe Antzokian [Durango]. Bere azken proiektua ari da zabaltzen Euskal Herriko areto ezberdinetan. Oinarri akustikoa duen emanaldia ari da aurkezten. Eta aipatzekoa da aspektu bisualari ematen dion garrantzia. Ikuslegoak elementu bisual berritzaileetaz disfrutatu ahal izango du. Epelak eta goxoak. Sorkunen ahotsa bezela.


Kategoriak

Albisteak Muzik Emanaldiak Diskak Podcast

Autoreak

San Miguel bipolar bear ink dolfus le113 zizt! anabasa megustaserdj NiMu team

Tag

 
rss