Kategoria emanaldiak
Igande atsalde luze hauek entretenigarri bihurtzeko modu egokia izan daiteke etxean dugun kantautore berezienetako bati buruz hitzegitea. Azkoitiar honek Irla Izan izena duen bostgarren diska atera berri du. Harriak kanta entzun dezakezue bere myspace gunean. Eta datorren Urriaren 29an prentsaurrekoan aurkeztuko du Egiako Le Bukowski musika klubean. Honetaz gain Donostiako Gazteszena aretoan emango du lehen kontzertua azaroaren 5ean. Sarrerak hemen dituzue salgai.
Hona hemen Anariri buruz ETBk 2006 urtean egindako erreportaia bat:
Crystal Fighters! Euskal folklore eta zeinuak oinarritzat harturik (Nafarrokoak dituzte arbasoak haietako batzuek), Londreseko boskote honek folktronik deituriko estiloa jorratzen dute. Dantzarako soinuak sortzen dituzte eta mundu mailan askoren ahotan daude gaur egun. Bilboko Kafe Antzokian egongo dira gaur Bilboloop 09 jaialdiko egitarauean. Ikus bideoan nola integratzen dituzten era bikainean txalaparta eta elektronika:
Sin tener que irse uno hasta NYC, este fin de semana tenemos un festivalón en EH. Uno de los mas interesantes porque transcurre en un lugar emblemático como es el Kafe Antzokia de Bilbo, porque su filosofía es la de mantener un formato clubero mezclando a grupos de casa (Tom Boyle, Souvenir y Olimpic) con nombres ya reconocidos internacionalmente (The Teenagers, Crystal Fighters, Minitel Rose o Milke) y porque es en la capital del mundo: Bilbo!!!
Nosotros estaremos por alli por supuesto... :)
Haz click sobre la imagen para ver mas sobre el festival. Y un video!
Iritsi da New York hiriko Manhattan eta Brooklyn auzoetan urtero antolatzen den musika eta filme maratoia. Urriaren 20tik 24ra izango da aurten. Eta nun dago maratoi honen xarma? Ba NYCko klub eta areto txiki eta ertainetan antolatzen direla kontzertu guztiak. Formatu txikiko kontzertu haundiak gustatzen zaizkigunentzako sortua! Aurten gainera hemen dexente ezagutzen dugun Delorean taldeak joko du... Irudian klikatuz ikus ditzakezue xehetasunak.
